{"id":8661,"date":"2016-10-14T14:20:45","date_gmt":"2016-10-14T14:20:45","guid":{"rendered":"http:\/\/sjd.onenprodev.com\/jornadas-salud-mental-y-deporte-donostia-2016\/"},"modified":"2023-04-18T10:27:56","modified_gmt":"2023-04-18T10:27:56","slug":"osasun-mentala-eta-kirolari-buruzko-jardunaldia-donostia-2016","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/sjd.onenprodev.com\/eu\/osasun-mentala-eta-kirolari-buruzko-jardunaldia-donostia-2016\/","title":{"rendered":"Osasun mentala eta kirolari buruzko jardunaldia Donostia 2016"},"content":{"rendered":"\n

San Juan de Dios ospitaleak eta San Juan de Dios Fundazioak Osasun Mentala eta Kirolari buruzko lehenengo jardunaldia antolatu dute Donostian kirolak, bereziki kirol inklusiboak, tresna terapeutiko gisa duen garrantzia ikusarazteko.<\/p>\n\n\n\n

Gaur egun onartuta dago jarduera fisikoak eragin positiboa duela buru-nahasmendu larria duten pertsonen bizi-kalitatean eta haien osasun fisikoa hobetzen duela, sintomak arinduz eta desabantaila soziala hobetuz.  Berriki egindako ikerketa batzuek bereziki nabarmentzen dute halako kasuetan kirol jarduerak duen onura.<\/p>\n\n\n\n

Beste alde batetik, adierazi da \u201cestigmak, diskriminazioak, itxaropenik ezak eta norberaren aukeretan konfiantzarik ez izateak\u201d ere eragin kaltegarria duela kirol jardueraren bat praktikatzeko aukerei dagokienez, eta hori guztia oztopo handia izaten da kirola praktikatzeko, batez ere espazio normalizatuetan edo ohiko jardun gisa. Horrekin guztiarekin, osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonen kasuan, kirolak eta jarduera fisikoak herritarren eskubide bat erabiltzea ahalbidetzen dute, suspertzeko aukera berriak eskaintzen dituzte eta, zalantzarik gabe, pertsona talde hauei buruzko irudi positiboa zabaldu eta okerreko ideiak eta sinesmenak desagerrarazteko estrategia ezin hobea da.<\/p>\n\n\n\n

Urriaren 4an eta 5ean, berrehun eta zazpi pertsona aritu dira lehian hainbat torneotan Donostiako Bentaberri eta Pio Baroja kiroldegietan: petanka (16 talde), futbol 5 (6 talde), boleibol (4 talde) eta basket 3\u00d73 (8 talde).<\/p>\n\n\n\n

Aragoi, Asturias, Gaztela-Leon, Euskadi eta Galiziako pertsona askok egin zuten bat hitzorduarekin. Erabiltzaile eta profesionalek kirol inklusiboan jarduteak duen garrantzia azaleratu zuten, buruko gaixotasunak hurbiltzeko eta normalizatzeko modu eraginkorra. Agifes, Gurutze Gorria, Why Not, Avifes, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Petankako Gipuzkoako Federazioa, Real Sociedad Fundazioa, Oiartzun nesken futbol-taldea eta boleiboleko Bera Bera kluba, besteak beste.<\/p>\n\n\n\n

Urriaren 6an, Donostian, Anoetako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan, 150 profesional, senitarteko eta erabiltzaile baino gehiago elkartu ziren ikerketa askoren arabera, gaixotasun mentalak dituzten pertsonengan kirolak duen garrantzia ulertzeko eta ikasteko.<\/p>\n\n\n\n

Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-politikako ahaldunak, Maite Pe\u00f1a Lopezek, eta Donostiako Udaleko Gizarte-ekintzako zinegotzi delegatuak, Aitziber San Romanek eman zioten hasiera jardunaldiari. San Juan de Dios ospitaleak eta fundazioak abian jarritako ekimenaren balioa azpimarratu zuten. Euren adierazpenetan antolatzaileak animatu zituzten ekimen honi jarraipena emateko eta Donostiak kirol inklusiboaren hiri adierazgarri bihurtzeko aukera izan dezan.<\/p>\n\n\n\n

Kirolak lanerako tresna gisa eta pertsonen arteko harremanak, ohitura osasungarriak, ardura eta konpromisoarekiko atxikipena hobetzeko aitzakia gisa duen garrantzia azpimarratzea izan zen txosten nagusiaren xedea. Txostenemailea:<\/p>\n\n\n\n