{"id":8442,"date":"2022-05-25T12:02:41","date_gmt":"2022-05-25T12:02:41","guid":{"rendered":"http:\/\/sjd.onenprodev.com\/mercadillo-solidario\/"},"modified":"2023-04-18T08:16:58","modified_gmt":"2023-04-18T08:16:58","slug":"elkartasun-azoka","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/sjd.onenprodev.com\/eu\/elkartasun-azoka\/","title":{"rendered":"Elkartasun azoka"},"content":{"rendered":"\r\n

Joan den apirilaren 7an eta 8an egin zen II. Elkartasun Azoka, honakoan, ospitale-eremuaren baitan.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n

Ukrainan bizitzen ari diren egoera landu izanaren ondorioz, moduren batean edo bestean haiei laguntzeko interesa erakutsi zuten pazienteek. Sortu ziren proposamenen artean, lanbide-terapiako zerbitzuan pentsatu zuten aukerarik onena elkartasun azoka izango zela.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n

Azoka horretan pazienteek egindako lanak saldu zituzten: margotutako poltsak, betaurrekoak esekitzekoak, giltzatakoak, eskumuturrekoak, lepokoak, orri-markatzaileak, saskiak, koaderno birziklatuak\u2026<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n

Ekimena oso arrakastatsua izan da. Paziente askok eta modu askotara hartu dute parte: lanak prestatzen, salmenta postuetan eta erosten.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n

Bildutako dirua \u2013guztira, 1.400 \u20ac\u2013 JUAN CIUDAD GGKEri emango diote, abian duen \u201cLarrialdi kanpaina Ukrainan\u201d kanpainarako.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza honetan bere alea jarri duten paziente, langile eta senitarteko guztiei; izan ere, elkartasun bikoitza landu da honen bidez: pazienteek egindako lanei balioa ematea alde batetik, eta haiek erosiz Ukrainari laguntzeko ekarpena egitea, bestetik.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n

Elkartasun Azoka egin baino egun batzuk lehenago, Eugenio Alonsok \u2013Ospitaleko Juan Ciudad GGKEren ordezkariak\u2013 informazio-hitzaldia eman zuen GGKEk egiten duen lanari eta munduan zehar, babesgabeenei laguntzeko garatzen dituen proiektuei buruz. Oso hitzaldi dinamikoa izan zen, eta bertaratuek halako erakundeen lanaren inguruan zituzten zalantzak argitu ahal izan zituzten.<\/p>\r\n

 <\/p>\r\n

\r\n\r\n<\/p>\r\n

 <\/p>\r\n

\r\n\r\n<\/p>\r\n

Lanbide Terapiako Zerbitzua<\/p>\r\n

\r\n\r\n<\/p>\r\n