Juan de Dios aitzindaria izan zen asistentzia jardueran, huraxe izan baitzen lehena pazienteak pairatzen zuten gaixotasun motaren arabera bereizten, eta gaixo bakoitzarentzat ohe bat jarri zuen. 1538-1539 bitartean sortu zuen Juan de Diosek Granadan bere lehen ospitalea. Garai hartarako iraultzailea izan zen, Juanek berak zein haren lankideek gaixoei ematen zieten tratuagatik eta berotasunagatik.
1550eko martxoaren 8an hil zen, eta haren ehorzketan izugarrizko dolu eta suhartasun adierazpena egin zuten garai hartako herri, noblezia eta agintariek. 1886an, Ospitaleen eta Gaixoen Zaindari izendatu zuten; eta 1930ean, berriz, Erizainen eta haien Elkarteen Patroi.